logo

Bayarz-i buruz

Bayarz 1998an sortu zen, espazioen diseinuan eta banaketan zerbitzu berria eskaintzera bideratutako enpresa. Izan ere, ez dira gauza bera toki bat eta espazio bat, igarobide bat edo igarotzeko toki bat, ingurune bat edo kanpoalde bat, edo egoteko gune bat edo egoteko gela bat. Egitura batek toki bat definitzen du, eta gure egiturak espazio berriak sortzeko eta ideia bat toki bilakatzeko daude pentsatuta.

Espazio hori lantzeko, aurretik ehunka espazio eraldatu duen profesional talde baten esperientzia behar dugu. Hala ere, produktu ezin hobea eskaintzeko aukera ematen diguna, produktu hori egiteko era da: zerbitzu integralari esker, sektore honetan, batezbestekoaren gainetik dauden kalitate mailak bermatzen ditugu. Zerbitzu integrala, emaitza gisa askoz ere produktu hobea ematen duten lau pauso logikoetan islatzen da.

Bezeroari entzun:

Edo, gauza bera, proiektu bat planifikatuko duen bulego teknikoa izatea. Bezeroak nahi duena azalduko digu, eta diseinuak horri erantzungo dio. Espazio batzuek, soluzio bakarra izan beharrean, hainbat aukera eskaintzen dituzte. Soluzio horien arteko hoberena eskaini ahal izateko, bezeroari entzutea ezinbestekoa da.

Produktuak eraiki:

Horri esker, azken emaitza hobea eskaini ahal izango dugu. Aurretik, diseinatzean, badakigu zein aukera ematen digun egitura bakoitzak.

Produktuak muntatu:

Muntaketa, sarri askotan gutxiago baloratzen den alderdia da, izkina bat irtenegi geratzen den, plakak behar bezala doitzen ez diren edo, arazoren bat sortzean, muntaketan ari diren langileek zer egin jakin gabe geratzen diren arte. Une horretan, egitura bat nola pentsatu, diseinatu eta fabrikatu zen dakien pertsonak garrantzi berezia hartzen du. Hori dela eta, diseinatu, fabrikatu eta, normala denez, muntatu egiten dugu.

Muntatzaile profesionalak:

Hori guztia aurrera eramateko era bakarra, profesional koalifikatuak eta esperientziadunak izatea da, proiektu bakoitza patentatzean eta diseinatzean, kalitate maila altuko lana berma dezaten.

Produktu eta diseinu esklusiboak:

Guk lantzen ditugun sistemetako asko – Taysan eta Igora – esklusiboak dira, Bayarz-ek asmatuak eta erregistratuak baitira. Hori dela eta, inork ez bezala ezagutzen ditugu produktu horien aurrekariak eta ondorioak edo, beste era batera esanda, produktu horrek espazio jakin batean eskainiko duen aldakortasuna.

 

<< Itzuli